XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Argibideok ez dira hain funtsezkoak, testak klaseko ariketaren forma ezaguna badu, diagnostiko edo lorpen-test batean gerta litekeen bezala.

Baina ikasleentzat berria bada, lekutze-test bat adibidez, irakasleak ziur egon beharko luke, testa hasi aurretik, ikasle guztiek badakitela zer egin behar duten.

Testaren item-en adibideak normalean argibideen osagai gisa eman behar dira, baina ezaba daitezke, baldin eta testak ikasleek ongi ezagutzen duten prozedura bat jarraitzen badu.

Argibideak zentzu zabalago batez ere uler daitezke, ikaslearen arreta, formara baino, edukinera zuzentzeko froga ezarleak egiten dituen moldaketa guztiak adierazten dituelarik.

Definizio honi jarraiki, argibideak zuzen ez ematea litzateke, entzuteko testu bat ematen duen zintaren pausaldiak ikasleek galderak erantzuteko adina luzeak ez direnean, edo irakurtzeko pasarteak orriaren atzekaldean jarraipena duenean, ikasle batzu horretaz konturatzen ez direlarik.

Argibide desegokien ondorioa zera izaten da, zuzentzaileak ezin duela zehaztu erantzunetatik, ea ikasleak eskatutako trebetasuna lortu duen ala ez.

MATERIALAK.

Hau administrazio-arazoa da, baina, berriro ere, hasieratik hartu behar dira kontutan beharrak.

Garrantzi handia du modu baliagarriz erabil daitekeen edozein materialek (adibidez, duplikazioa, fotokopiak, gardenki-proiektoreak).

Hemen ere baliagarria da testa zenbat denboran erabiliko den erabakitzea, eta ea zenbat aldiz errepikatuko den ikustea beharbada test-serie bat liburuxka itxuran molda daiteke eta.

Testak egiten diren zirkunstantzia desberdinek eragin handia dute testetarako materialetan.

Test formal batek (lorpen-testa normalean) edukina eta zuzenketak ondo gordetzea eskatzen du, hau testak liburuxketan moldatzeko beste arrazoin bat izanik.

Liburuxka hauek numeratu egiten dira, edozein galera berehala antzemango delarik; ikasleei ez zaie gelatik irteten utziko liburuxka guztiak jaso arte.

Liburuxkak behin eta berriro erabil daitezke, ikasleek numeratutako erantzun orri desberdinetan erantzuten dutenez.